Hizkuntza gutxituak elkarlanean

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 24a, 01:00

Ameriketako hizkuntza gu­txi­tuen egoeraz hitz egiten du­te Beltzean Mintzo doku­men­ta­lean. Garabide elkarteak ekoi­tzi du, hizkuntza gu­txi­tu­en arteko zubi lana bultza­tze­ko asmoz.
Gaur arratsaldeko 19:00e­tan ikusi ahal izango da, doan, Bi­teri kultur etxean, eta on­do­ren, Garabide elkarteko Txema Abarrategirekin sola­saldia izango da.
Euskal esperientzia, hizkuntza berreskuratzeko eredu
Dokumentalean 7 hizkuntza ko­munitatetako 14 pertsona ageri dira, euskal esperien­tzi­ak beraien hizkuntza berres­ku­ratzeko balio ote dien aztertzen. Hain zuzen, Kitxua, nasa yuwe, nahuatl, kaqchi­quel maia, Yucatango maia, aimara eta mapuzungun hiztunek hitz egingo dute.  

Globalizazioaren eragina
UNESCOren datuen arabera, XXI. mendean hizkuntzak mo­du masiboan galduko dira; gaur egun, munduan 6.000 hiz­kuntza inguru hitz egiten dira, baina urtero 10 galtzen dira.
Horretan globalizazioak izan duen eraginaz ariko dira gaur, kultur aniztasuna sus­tatu beha­rrean, uniformatze­aren alde egin baita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!