Atletismo pistan goizpasa ‘kirolaria’, lehenengo mailakoak

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 14a, 01:00


Kirolaren gaia ari dira lantzen, Herri Eskolako lehenengo mailako A gelako ikasleak, eta horren bueltan, goizpasa polita egin zuten Herna­niko atletismo pistan, asteartean. Miguel Angel Garin atletismo entrenatzaileak lagunduta, hainbat proba egin zituzten haurrek: beroketa saioa, pistari buelta bat korrika, mailu jaurtiketa, jabalina jaurtiketa, lasterketa hesiekin eta errelebo proba. Gainera, Hernaniko Langile ikastolakoak ere izan zituzten bisitan, eta elkarrekin egin zituzten hesi lasterketa eta errelebo proba.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!