HASIER Arraiz eta Rebeka Ubera gonbidatu ditu bihar, Hernaniko EH Bilduk. Solasaldia egingo dute Biterin, iluntzeko 19:30etan hasita, eta hernaniarrak gonbidatu dituzte «bildu erabakira» lelopean. Arraiz eta Ubera prozesu independentistaren inguruan ariko dira: independentzia prozesuaren aurkezpena, euskal bidea, erabakitzeko legea... azalduko dituzte solasaldian.