Agin Laburu, finaletik oso gertu

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 23a, 01:00

Finalerdi parekatua izan zen atzokoa. Agin Laburu eta Alaia Martin izan ziren atzoko bi onenak, eta puntuazioan oso gertutik joan ziren saio osoan. Bertso Eskolako Agin Laburuk zortziko txikian destakatu zuen gehien; eta gainerako lanetan, besteen gainetik joan zen. Irabazleak, Alaia Mar­tinek, lan guztietan lortu zuen puntu dezente, eta goia gartzelakoan jo zuen. Hala, saioa oiartzuarrak irabazi zuen, 504 punturekin, eta bera da aurreneko finalista. Atzetik geratu zen Bertso Eskolako Laburu, 496 punturekin; eta oso gertu du finalerako pasea.  Unai Gaz­telumendi, Bertso Eskolako beste kidea, seigarren izan zen 441 punturekin Gai­nerakoak: Ander Liza­rraldek 455,5; Jon Martinek 451; eta Beñat Iguaranek 445.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!