Markagailuan alde nabarmena, zelaian ez hainbestekoa

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 23a, 01:00

markagailuak erakusten du­en kolpe gogorra ez zen hainbesterainokoa izan, jokoan; 0-32 galdu zuen Hernanik. Sant­boi­a­nak hasieratik erakutsi zuen ligako oilarretako bat dela; eta Hernani eusten saiatu zen. Au­rreneko zatia nahiko parekatua jo­an zen, nahiz eta kataluniarrak na­gusi izan ziren markagailuan. Sant­boi­ana zigor kolpe batekin aurreratu zen 6garren minutuan. Partidua nahiko parekatua joan zen 27garren minutura arte; etxe­koek egindako akats batek ordea, aldea haunditu zuen: Sant­boi­anak entsaioa egin zuen, eta 0-10 jarri zen au­rretik markagailuan. Aurreneko zatiko azken jokaldian beste entsaio bat egin zuten kataluniarrek, eta 0-15eko aldearekin joan ziren atsedenaldira.  
Bigarren zatian, gogotsu atera zen Hernani, markagailuari bueltako asmoz. Era­soaldi bat baino gehiago gauzatzeko zorian izan ziren trikoloreak; atzo ordea, entsaio lerroko azken metroak maldan gora izan zituzten. 47ga­rren minutuan Sant­boia­nak hi­rugarren entsaioa egin zuen, eta punturen bat lor­tzeko esperantzak ihes egin zuen. Partidua bi entsaio gehiagorekin borobildu zuen Sant­boia­nak, 0-32 irabaziz.

Oroitzapen oneko zelaia, Alcobendasekoa
Denboraldiko hurrengo jardunaldia Al­coben­da­sen kontra jokatuko du Hernanik, ma­drildarren zela­i­an. Oroitzapen oneko zelaia da Las Terrazas; izan ere, Hernanik han lortu zuen Ohorezko Mailara igo­tzeko pasea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!