Esnaolarentzat, txapela

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 23a, 01:00

Hernaniko Xake txapel­ke­tak badu irabazlea: Fernando Es­naola hernaniarra. Beste be­hin era­ku­tsi du xakean duen mai­la, eta atzo ondo me­rezitako txa­pela jan­tzi zuen, txa­pel­keta, 6 pun­tu­rekin irabazita. Bi­ga­rren Corral geratu da, 5,5 pun­turekin; eta hiru­garren Man­so, puntu ber­di­ne­kin. Au­rre­neko hernania­rra­ren saria Iñaki Erdoziorentzat izan zen; eta txikietan, Unaxek irabazi zuen, 3,5 punturekin. 26 par­tehartzaile izan dira aur­tengo edizioan eta zazpi jardunaldi jokatu dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!