Festa giroa eta emozioa, elkar ezagutu eta elkarbizitzaren alde

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 23a, 01:00

Bizilagunak ekimenaren az­ken edizioa, atzokoa, festa gi­roan hasi zuten herna­niarrek; bertan jaioek zein etorriek. Bazkaltzera joan aurretik Atse­gindegin zuten zita, eta berehala girotu zuten, kan­poan zegoen hotza. Batzuek ezagutzen zuten elkar, au­rreko edizioetatik; beste ba­tzuek, momentu horretan iza­n zuten ondokoaren berri. Baina berehala hasi zen harremana. Aurkezpenean  gogoratu zuten, bertakoek es­kuzabal hartuko dituztela, eta halako ekimenek duten ga­rran­tzia. Ondoren, musika eta kantua izan zen os­pa­kiz­u­naren ardatz. Batzuk eta besteek mikroa hartu, eta eus­keraz kantatu zuten guztiek; emoziorik ez zen faltatu. Estribilloak zioen: Europar na­hiz Amerikar, Asiar ala Afri­kar, topa dagigun, eta edonon, lagundu dezagun elkar. 100 familia edo taldek elkar ezagutu zuten atzo, eta apustua egin zuten, elkar­bizitzaren alde.

BIZILAGUNAK 2015 - HERNANI
Europar nahiz Amerikar, Asiar ala Afrikar,
topa dagigun, eta edonon,
lagundu dezagun elkar.

Datorrenari, eskaini
isilduak hitzez horni
bertakoago, nonahikoago
izan gaitezen geroni

Europar nahiz Amerikar, Asiar ala Afrikar,
topa dagigun, eta edonon,
lagundu dezagun elkar.

Ez uka beste hizkuntzik,
erakuts euskara pozik.
Emigrantea ez da arrotza
urrundik heldua baizik.

Europar nahiz Amerikar, Asiar ala Afrikar,
topa dagigun, eta edonon,
lagundu dezagun elkar.

Susmoa baita lehorra,
harremana emankorra
errespetuan dago gordeta
elkarbizitzan altxora.

Europar nahiz Amerikar, Asiar ala Afrikar,
topa dagigun, eta edonon,
lagundu dezagun elkar.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!