Tximista mus txapelketan, izen ematea

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 22a, 01:00


Laugarren urtez, Tximista mus txapelketa antolatu dute Landaren. Datorren larunbatean jokatuko da, hilaren 28an, Landareko elkartean, arratsaldeko 16:00etan hasita. Parte hartu nahi dutenek egun horretara arte dute izena emateko aukera, Landaren bertan. 20 euro ordaindu behar dira, bikoteko. Sariak: 1goak, txapela, bi whisky botila, bi ardo botila, bi iberiko lote, bi gazta eta HCREko giltzatakoak; 2garrengoak, oroigarria, bi ron botila, ‘Nekeas’ ardo zuri kaxa eta Adarraga postrea; 3garrengoak bi ginebra botila eta bi ardo zuri botila; eta 4garrengoak, 6 ardo botila eta 6 sagardo botila. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!