Anastasia Leunda artisaua hil da

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 22a, 01:00


Anastasia Leunda artisau hernaniarra hil egin da. Artilearekin eta ezkurrarekin egiten zituen artisau lanengatik egin zen ezaguna Anastasia. Artisau hernaniarrak ia 20 urte zeramazkin artilea lantzen: soinekoak, txalekoak, galtzontziloak, artzainentzako galtzerdiak eta tangak ere egiten zituen... Ezkurra lantzen ere hasi zen orain hamarka bat pasatsu, eta lepokoak eta belarritakoak egiten zituen, batez ere. Anastasia artisau maitatua izan da hernaniarrengatik, eta baita gremioan aritzen ziren artistengatik; ‘Amona Anastasia’ deitzen zioten askok.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!