Zarautzen jokatuko da gaur Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako aurreneko final laurdena. 17:30etan hasiko da saioa, eta bertan izango dira Agin Laburu eta Unai Gaztelumendi, Bertso Eskolako kideak. Gainerakoak: Alaia Martin, Ander Lizarralde, Beñat Iguaran eta Jon Martin.