Frantziako, Palestinako, Libanoko eta indarkeria jasan duten beste hainbat herrialdeetako biztanleen alde kontzentrazioa deitu zuten atzo Plazan, Hernaniko komunitate arabiarrak eta musulmanak. Bat egin zuten deialdiarekin hernaniar ugarik, eta tartean ziren baita ere, herriko eragile, talde eta udal ordezkariak. Eskuartean zuten pankartak zioen moduan, indarkeria guztien kontra kontzentratu ziren atzo: «Islama bakea eta elkartasuna da. Hernaniko komunitate arabiar eta musulmanak indarkeria guztiak baztertzen ditu».