Atletismoaren etorkizun gaur, Adarraga memorialean

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 22a, 01:00

Adarragatarrek kirolarekin izan duten lotura izugarriak urtero jasotzen du errekonozimendua. Atletismo taldeak Adarraga Memorialaren 52ga­rren edizioa antolatu du gaur. Goizeko 10:30etarako, Antzio­lako atletismo pistan izango dira etorkizuneko atletak. Bost lasterketa izango dira, adin eta sexuaren arabera banatuta:  infantil mutilena, 10:30etan hasiko da; 2.122 metroko proba izango dute aurretik. Atzetik, 10:55etan, infantil neskak aterako dira; hauek 1.508 me­troko distantzia egin beharko dute. Hirugarren txanda, 11:15e­takoa, alebin mutilena izango da; 1.508 metroko proba izango dute. Alebin neskak berriz, 11:35etan aterako dira 894 me­tro ahalik eta azkarren egi­teko asmoz. Azkenak benja­minak izango dira; 12:00etan aterako dira, 670 metroko proba egiteko gogoz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!