0-2 urteko haurren gurasoentzat hitzaldia bihar; izen ematea, gaur

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 23a, 01:00


Hernaniko haurreskolak hitzaldia antolatu du gaur 0-2 urteko haurren gurasoei zuzenduta. Gaia da: Nire haurrak jotzen du, nire haurra jotzen dute. Nola lagundu agresibitatearekin erantzuten duen haurrari? Nola ulertu eta lagundu garatzeko eta emozio hauek kudeatzen ikasteko? Zer egin dezaket “erasotua” den haurrarekin? Hitzaldia bihar izango da, 17:00etan, Haurreskolako aretoan. Euskeraz emango dute, eta Power Pointak gaztelaniaz egongo dira; galderak bi hizkuntzatan egiteko aukera izango da. Izena emateko azken eguna gaur da eta horretarako: 943 55 29 91(Edurne).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!