Eguraldia hoztu bada ere, Landare bero-bero egongo da gaur. Ohorezko Mailako taldeak arerio gogorra izango du aurrez aurre, Santboiana, eta etxeko berotasuna izango da, trikoloreen indargunerik inportanteenetakoa. Partidua eguerdiko 12:00etatik aurrera jokatuko da, eta ohi bezala, herritarrei gerturatzeko deia egin zaie.
Santboiana talde kataluniarra da liga irabazteko faboritoetako bat. Joan den urtean borroka horretan murgilduta ibili ziren, eta aurten ere, ondo hasi dute denboraldia. Momentuz seigarren dijoaz sailkapenean, baina kontuan izan behar da partidu bat gutxiago dutela.
Deialdia gaur, makil eta kartelak kentzeko
Errugbi Elkarteak herri-martxa antolatu du gaur, 50garren urteurreneko ospakizunei bukaera emateko asmoz, eta ondoren Landarera jaisteko.
Errotondetan jarritako makil eta kartelak kenduko dituzte, 09:00etan Urnietarako errotondatik abiatuta; 09:30, Atarrabiyo; 10:00, Zikuñaga; 10:15, Karabel; eta 10:30, AMR. Ondoren, Landareko kantinan indarrak berreskuratzeko plana egin dute, eta 12:00etan, partidua hasiko da.