Hernaniarrek erabaki dute, eta aukeratu diren 20 proposamenak egiteko konpromisoa hartu du Udalak; 500.000 euroko aurrekontua du, horretarako. 2015eko Hernani Erabaki egitasmoa udaberrian hasi zen martxan, eta azken fasea azaroan egin da. Bertan, 32 aukeretatik 10 lehenetsi dituzte hernaniarrek. Eta hala, 500.000 euroko aurrekontua osatu arte 20 proposamenek egin dute aurrera; tartean, bi utzi behar izan dira kanpoan, aurrekontutik pasatzen zirelako. Ostegunean egin zuten aurkezpena, eta guztira 1.118 baliozko boto jaso direla azaldu zuten.
- Ezkiaga pasealekuko zoladura konpondu eta hobetzea.
- Lurrean margotutako jolasak jartzea Atsegindegin: Jolas aktiboak sustatzeko imajinazioa pizteko harreman sozialak sortzeko balio dezake eta Plazan ospatzen diren beste ekitaldiak ez ditu oztopatzen.
- Landare Tokiko errugbi guneko berrikuntzak: 120 eserleku gehiago jartzea; Bidetxo bat egitea lehenengo zelaitik bigarrenera; eta Zelaia txukun/garbi mantentzeko makinariaren erostea.
- Portu auzoan espaloi bat sortu Tuneletik Lonja bitarteko zatian oinezkoentzako babes gehiago izateko.
- Kaxkoko eraikin historikoen fatxadak garbi mantentzeko eta ez kaltetzeko txizaren eta graffitien kontrako tratamendua ematea.
- Herriko hainbat lekutan oinezkoei lehentasuna ematea: Elkano - Nafar kaleko bidegurutzea; Aristizabal - Urbieta kaleko bidegurutzea; Latsunbe kalea -Urbieta kalea eta Marieluts kalea elkartzen dituen bidegurutzea.
- Biteriko areto nagusiko ekipoak errebisatu eta behar izanez gero berritu: soinu-ekipoa nahasketa-mahaia proiekzio ekipoa argiztapena mikrofonoak...
- Argiztapena hobetzea Florida auzoaren goiko errepidean (99 portaletik 165era).
- Sorgintxulo auzotik Jauregi eta Oronarantza doan bidea argiztatzea oinezko asko ibiltzen baita bertatik eta ez dago argiztapenik
- Sagastialde auzoko argiteria hobetzea.
- Portuko tunelaren sarreran oinezkoak babesteko baden bat jartzea.
- Victor Hugo kalea eta Larramendi kaleko 13 15 eta 17 zenbakietako espaloiak estutzea, aparkaleku gehiago egiteko.
- Kultura arloan diru partida handitzea haurrentzako ekintza kultural gehiago antolatzeko batez ere 2-6 urte arteko umeentzako.
- Urumea - Gay Murreko eraikinaren atzean Sandiusterri kalera igotzeko dagoen malda eta irisgarritasuna hobetzea.
- Hernaniko bi parke 0-3 urte arteko haurrentzat egokitzea. Egungo materialaz gain katuka dabiltzan haurrak arrastaka zutik jartzen hasi berriak... beste modu batera antolaturiko espazioak elementu naturalekin sortuak plastiko gutxiagorekin...
- 0-5 urte arteko haurrekin egoteko espazio itxi bat egokitzea Udalak: Haurren arteko harremanak sendotzeko gurasoen arteko harreman sarea sortzeko kezkak konpartitu eta soluzioak denon artean bilatzeko (formazioa hitzaldiak tailerrak...).
- Udalak musika ekipo bat erostea (bi bafle eta mikrofono bat) bai udal ekimenetarako baita herriko eragile sozial ezberdinek
antolatzen dituzten ekimenetarako ere.
- Saharako kazetari talde batentzat material informatikoa erosi eta bidaltzea (argazki kamera ordenagailu portatila eta memoria txartelak) bertan bizi duten egoeraren berri informatzeko helburuarekin.
- Karmelo Labaka kalearen erdialdean zebrabide berri bat egitea.
- Santa Barbara auzoaren sarrerako aldapan (harrobirako bidean) harrizko euste-horma bat eraikitzea lur-jauziak ekiditeko.