Topa egingo dute gaur, 50 bazkarien aurretik

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 22a, 01:00

Bertakoak edo etorkinak, guz­­tiak dira hernaniarrak, eta hori sendotu nahian dator gaur­ko ekimena. Gaur egingo diren 50 bazkariekin bilatu na­hi da elkar ezagutzea, harremana sortzea eta egon daitezken aurreiritzi guztiekin haustea. 

Ekimena SOS Arrazakeriak antolatzen du Europa mailan, eta Hernanin AMHERen babesa du. Urtetik urtera geroz eta gehiago dira animatzen diren herritarrak, eta aurtengo edizioak marka guztiak hautsi ditu 100 familia edo talde animatu baitira, ekitaldian parte hartzera. Bazkari baten bueltan biltzearekin lortzen dira hasieran aipatutako helburu horiek, eta hortik aurrera, denetatik gertatu izan da; ba­tzuk harreman estua egiten dute, eta egunerokoan izaten dute erlazioa... 

Partehartze igoera horretan ere, aipatzekoa da gazteen artean ekimenak izan duen arrakasta. Izan ere, aurten asko animatu dira; 50 bazkarietatik 11 gazteen artekoak izango dira. Sutu Hernanik ere bat egin du ekimenarekin, eta bazkaltzera joan aurretik topa antolatu du: Plaza Berrin izango da, eguerdiko 12:00­etan. Eta bazkalosterako pla­na ere, egin dute: festa ere an­tolatu dute Gaz­tetxean; 16:00­etatik aurrera, elkar ezagutu, tea hartu, kontaktuak eman eta harremanak sendo­tzen hasteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!