5 mozio, kontsulta eta hainbat ordenantza, gaur hizketagai

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 21a, 01:00

Goizeko 09:30etan hasiko da gaur, Ohiko Plenoa, udaletxean. 17 gai landuko dira.

Kontsulta eta hainbat ordenantza
Hasteko, abenduaren 20ko hauteskundeetarako mahaia osa­tzeko zozketa egingo da. Gero, hainbat ordenantza bozkatuko dira: aparkatzeko denbora mugatzekoa, hots kutsaduraren aurkakoa, salmenta ibiltaria arautzekoa, alokairu soziala bultzatzeko dirulaguntzen aldaketa... Hondaki­nen bilketa sistemari buruzko kontsultan egin beharreko galdera ere landuko da.

5 mozio
Kaleratzeak Stopek aurkeztu du mozio bat; EH Bilduk, bi: Ipar Atlantikoko Merkataritza eta Inbertsioaren Hitzarme­na­ri eta Plenoetan parte har­tzeari buruzkoak; Zero Za­borrek bat, kontsultan errauskailuaz ere galdetzeko eska­tzeko; eta Udal talde guztiek bat, Emakumeenganako in­da­r­keriaren aurkako nazioarteko egunaren harira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!