«Herri antzerkirako boluntarioak behar dira»

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 21a, 01:00

Hernaniko Gure Esku Dagok Kro­nikara bidalitako oharrean azaldu duenez, buru belarri dabil herri antzerkia an­to­la­tzeko la­netan, eta bo­lun­tarioak behar dituzte: «da­to­rren urteko maiatzaren 21an egin­go dugu Ave Maria Parkean. Halako eki­men haundi batek boluntario uga­riren beharra du, jakina. Hala,  denok elkarlanean aritu gai­tezen Hernaniko Gure Esku Dagok dei egin nahi die herna­nia­rrei parte hartu dezaten. Zure jakituria eta jakintza arloa edo­zein delarik ere, ongi etorria izan­go zara. Izan ere, antzez­leak, jostunak, makila­tzai­leak, esku-lanetan adituak, elektrizis­tak eta abar luzea beharko ditugu an­tzez­l­ana gauzatzeko». Izena emateko, Gure Esku Dagok Andrekalen dauka egoi­tzara jo behar da, asteazken edo oste­gunean, 17:00etatik 19:00etara. Telefonoz ere eman daiteke, me­zua utzita:  647 008 976. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!