«Parisen gertatu dena bezalako gauzak gertatzean, zalantzan jartzen da mezkitak transmititzen duen mezua»

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 21a, 01:00

Frantzian, Palestinan, Liba­non... izan diren erasoen kon­tra eta bertako herritarren al­de kon­tzen­trazioa deitu dute gaur Plazan, arratsaldeko 17:00­etan. Her­naniko Arri­sala elkarteak deitu du, eta parte hartuko dute AMHER elka­rteak, Gure Esku Dagok, Onda Vascak eta Fedaracion Española de Entidades Religiosas Islamicas (FEERI) taldeak. 
Abdelghaffour Ben Soula­re­kin hitz egin du Kronikak, Arri­sa­lako kidearekin, eta ko­n­tzen­trazioaren harira, hau azal­­du nahi izan dute: «Nahi du­gu jendeak jakitea, mezkita es­kola bezala dela, eta balio uni­bertsalak transmititzeko hel­­burua daukala: gauza txa­rrak ez egitea, eta onak egitea».
Instituzio eta hedabide ba­tzuek alarma sortzen dutela dio Ben Saoulak: «Parisen ger­tatu dena bezelako gauzak ger­tatzean, mezkitak trans­miti­tzen duen mezua jartzen da zalantzan. Horrelako ger­taerek gure komunitateari era­giten diote, guzti horretatik oso urru­ti egon arren. Guk el­kar­bizitza ona daukagu biz­tanleekin, baina instituzioek eta hedabide batzuek alarma sortzen dute, eta biztanleak kezkatzen dituzte».

«Elkarbizitza sustatu behar dugu»
Beraien komunitatearekin ur­te osoan gogoratzea eska­tzen dut­e, eta ez soilik, gauza txa­rrak gertatzean: «nahi dugu urte guztian gogoratzea gure komunitatearekin, ez soilik gauza txarrak gertatzen dire­nean. Eta komunitate hori ere babestu behar du gizarteak, bere erantzukizuna ere ba­delako. Elkarbizitza sustatu behar dugu, hurrengo belau­naldiak elkarrekin aritzeko hasieratik. Bestela, ez dugu elkar errespetatuko etorkizu­nean. Eta horrela egiten ez bada, kontrolatu ezin dai­tezkeen haurrak izango dira, eta Parisen gertatu dena gertatzeko arriskua egongo da. Elkarbizitzarik ez badago, or­duan dator arriskua».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!