4.000 euro inguruko saskia, zozketan

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 21a, 01:00

Eskubaloi Taldeak 4.000 euro inguruko balioa daukan saskia zozketatuko du. Besteak beste, bizikleta elektriko bat dago, 32 pulgadako telebista, jakiak, edariak... Izpizua 13ko lokaleko eskaparatean dago ikusgai. Txartelak salgai daude Kaixo dendan, Oski kafetegian, Ilargi tabernan eta Zintzarri tabernan. Miguel Lujanbiok eta klubeko kideek ere salduko dituzte. 2 euroko prezioan, bi zenbaki izango dira jokoan. Niñoko Loteriaren azken lau zenbakiak izango dira sarituak. Saski hau antolatu dute Aste Santuan Portugalen jokatuko den torneora joan ahal izateko. Infantil mailako hiru taldeak joango lirateke. Horretarako izango da dirua. Horrez gain, eskubaloi taldeko arropa salgai daukate Kaixo dendan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!