Abenduaren 31n San Silvestre lasterketa egingo da Hernanin, Wukroren alde. Izen ematea irekita dago, Ibai Mendin eta Pelotadendan, eta
kirolprobak.com webgunean. 13 urte arteko haurrentzat izen ematea doakoa da, eta 14 urtetik gorakoek 6 euro ordaindu beharko dituzte (lasterketa egunean, 10 euro). Plazan hasi eta bukatuko da lasterketa, eta 4km izango ditu.