Porrota jasotzetik dator Umore Ona areto futbol taldea: 4-3 galdu zuten Urretxun, Goierriren kontra, eta alperrik izan ziren Iñakiren eta Anderren (2) golak. Hirugarren garaipena lortzeko asmoz jokatuko dute gaur, 17:00etan Goizuetan, Zaldibiaren aurka.