Irabazi egin dituzte pilotari goizuetarrek, azken aste honetako hiru partiduak: Salaberria eta Apezetxea, 18-5 nagusitu ziren Errekaren kontra; Aizkorbek eta Apezetxeak, berriz, 22-15 irabazi zieten Egiguren eta Muruari; eta Iker Salaberria 18-12 nagusitu zitzaion Cordoni, Lakunberriko lau t’erdikoan. Asteazkenean dauka semifinala Salaberriak, Eskiroz burlatarraren kontra, 18:00etan. Bihar, berriz, Beñat Apezetxea ariko da Zizurkilen, 10:00etan, Etxeberria lesakarrarekin, Errenteriako Goikoetxea eta Etxeberriaren kontra.