Datorren larunbatean eginen dute XII. Azienda, artisau eta nekazal Feria, Goizuetan. Goizeko 10:00etan irekiko da, eta ardi eta harrijasotzaile erakustaldiak ere izanen dira.
Eguerdian, berriz, bazkaria eginen dute, eta txartelak salgai daude, Amaia kafetegian: langileek 21 euro, ikasle eta langabetuek 18 euro, 9 eta 16 urte bitartekoek 10 euro, eta 8 urtetik beherakoek doan. Poteoak itxiko du festa.
EGITARAUA
10:00-13:00, Azienda, artisau eta nekazal feria: trikitilariak, joaregileak, sagardogileak, txurrogileak, sifoia, erakusketa...
11:00, Ardi erakustaldia.
12:30, Inaxio Perurenaren harrijasotzailearen erakustaldia.
14:00, Bazkaria. Txartela Amaia kafetegian.
18:30, Poteoa Elutxa txarangak lagunduta.