Indarkeria matxistaren aurka egiteko», hainbat ekintza antolatu dituzte Mankomunitateko herrietan, Emakumeenganako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunaren bueltan. Kanpainaren lema, Nafarroako beste udalerri guztietan bezala, honakoa izanen da: Emakumeenganako eta neskenganako indarkeria guztien aurka.
Aranon eta Goizuetan, Difret pelikula jarriko dute egunotan. Bihar emanen dute Goizuetan, Udaletxeko Ganbaran, arratsaldeko 19:00etan. Aranon, berriz, azaroaren 25ean bertan izanen da, 19:00etan Udaletxeko Ganbaran. Eta egun horretan, herriko plazan daukate zita goizuetarrek, kontzentrazioa egiteko, 19:00etan baita ere.
Manifestua, Plenoetan
Azaroak 25aren harira, manifestua ere idatzi du Nafarroako berdintasun teknikarien sareak. Udaletako Plenoetan aurkeztu eta onartu dituzte, mozio gisa: «berdintasunaren aldera aurrera egitea da, genero indarkeria prebenitzeko eta desagerrarazteko modurik onena».
Manifestuan adierazi dute, indarkeria matxistaren aurkako borroka «estatu-auzia» dela, eta gizarte osoak, «eta bereziki bere erakundeek eta instituzioek, indarkeria matxistak prebenitzeko eta desagerrarazteko konpromisoa» hartu behar dutela. Uste dute, modu berean, komunikabideen inplikazioa beharrezkoa dela, tratamendu egokia eskaintzeko emakumeen eta neskatilen aurkako indarkeria guztien aurrean.
«Konpromiso pertsonal eta kolektiboak hartzeko» gonbitea
Horregatik, herritarrak, «eta oso modu berezian neska eta mutil gazteak», gonbidatu dituzte «konpromiso pertsonal eta kolektiboak hartzera berdintasunaren alde», eta azaroaren 25aren bueltan eginen diren ekitaldietan «modu aktiboan» parte hartzera.
GOIZUETAN
Bihar, Difret pelikularen emanaldia. Udaletxeko Ganbaran, 19:00etan.
Azaroak 25, Kontzentrazioa. Herriko plazan, 19:00etan.
ARANON
Azaroak 25, Difret pelikularen emanaldia. Udaletxeko Ganbaran, 19:00etan.
ARESON
Azaroak 26, Difret pelikularen emanaldia. Udaletxeko Erabilera Anitzeko Gelan, 19:00etan.
LEITZAN
Gaur, Neskak gara eta zer? antzerki emanaldia. Zineman, 19:00etan.
Azaroak 25, Elkarretaratzea. Lopeneko atarian, 19:00etan.
Azaroak 26, Difret pelikula eta solasaldia. Atekabeltzan, 19:00etan.
Azaroak 27, Informazio gunea eta txapak eskuratzeko postua. Leitzako Azokan, 10:00etatik aurrera.
Azaroan zehar, Erakusketa Zirkulo tabernan, 12:00etatik 15:00etara eta 18:00etatik itxi arte.