Jeiki abesbatza Elizan, gaur

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 21a, 01:00

Aurrera dijoa Azaro Kulturala Goizuetan, eta hilari bukaera emateko, lau ekintza gehiago izanen dira egunotan. Gaur bertan, Leitzako Jeiki abesba­tza egonen da Elizan, arratsaldeko 19:00etan.
Bi pelikula ere jarriko dituzte, Udaletxeko Ganbaran: Difret bihar, eta Amama ostiralean. 

EGITARAUA

Azaroak 21, Leitzako Jeiki abesbatza. Elizan, 19:00etan.
Azaroak 22, Difret pelikula. Ganbaran, 19:00etan.
Azaroak 27, Amama pelikula. Ganbaran, 19:00etan. Sarrerak, 2 euroan.
Azaroak 28, Artisau, nekazaritza eta azienda feria.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!