Euskal Ligako bigarren mailako neskek Arabaren kontra jokatuko dute gaur, 16:30etan Gasteizen. Astigartarrek erdipurdiko denboraldi hasiera izan dute; hiruna partidu galdu eta irabazi dituzte orain arte. Araba, sailkapenean postu bat beherago dago, eta lehia estua espero da.