Batean edo bestean, beti lanean

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 21a, 01:00

Tailerrez tailer, lanean dabiltza Astigarragako Herri Eskolako ikasleak. Lehengo astean, 5 urtekoen gelako 3 talde Kutxa Espazioko Eureka museoan izan ziren, Nor bizi da hor? animalien tailerra eta Planetariuma ezagutzeko. Aste honetan, berriz, 2garren mailako 3 taldek adi-adi entzun zituzten Leire Urkiola dietetika eta nutrizioan adituaren azalpenak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!