Gabonetarako izen ematea, astelehenetik

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 21a, 01:00

Astigarragako kiroldegiak Jolas Txiki antolatu du aurten ere, Gabonetako oporraldietarako. Hiru txanda izango dira, 2 eta 5 urteko haurrentzako, eta izena emateko epea astelehenetik hilaren 30era izango da zabalik, kiroldegian.

Goizez, 3 txandatan
Hiru txanda antolatu dira. Le­he­nengoa, abenduaren 21etik 24era; bigarrena, abenduaren 28tik 31ra; eta hirugarrena, urtarrilaren 4 eta 5ean. Guztiak 09:00etatik 13:00etara izango dira, kiroldegian. 
Lau egunetako txandek 36,50 euro balio dute bazkideentzat, eta 44,30 gainontzekoentzat. Bi egunekoek, berriz, 18,50 eta 22,50 euro. Kasu ba­tzuetan beherapenak izango dira; kiroldegitik pasa. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!