Santa Zezilia eguna, txistuarekin

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 21a, 01:00

Joseba Barandiaran plazan jarri dute zita herriko txis­tulariek, bihar, eguerdiko 13:00ean, Santa Zeziliaren omenezko kontzertua ema­teko. 
Astigarragako hiru talde­tako txistulariak elkartuko dira emanaldirako: Txirriskla taldekoak, ikastolakoak eta musika eskolakoak. Horrela, denek elkartuta, txistularien errepertorioko hainbat doinu joko dituzte, bertara gertu­ratzen diren guztien belarrien gozamenerako. 
Astigartar guztiak daude gonbidatuta. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!