Hiru saio besterik ez dira geratzen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalerako.
Aurretik, hiru finalaurreko egingo dira; aurrenekoa, bihar, eta Agin Laburu astigartarrak kantatuko du bertan, 17:30etan hasita, Zarauzko kiroldegian. Berarekin batean ariko dira Ander Lizarralde, Alaia Martin, Beñat Iguaran, Jon Martin eta Unai Gaztelumendi.
Laburu, sailkapeneko buru
Oraindik ere lan asko daukate egiteko, eta gauzak aldatu daitezke. Baina astigartarra fin ibili da, eta sailkapeneko buru da, Beñat Gaztelumendirekin batera; 516na puntu bildu dituzte.
Bestalde, bihar Labururekin kantuan ariko direnen artean dago Ander Lizarralde; 501 punturekin, zuzenean finalaurrekoetarako sailkatu da bera ere, Laburu bezala. Finala, abenduaren 19an jokatuko da.