Azaroaren 25aren bueltan, hainbat ekintza asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 21a, 01:00

Emakumeenganako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna da azaroaren 25a, eta horren bueltan, hainbat ekin­tza antolatu dira herrian.

Gazte Lekuan, gaur eta bihar
Gaur, 16:30etatik aurrera, ka­ra­okea egingo da Gazte Le­ku­an, emakume abeslarien kantekin.
Bihar, berriz, 17:00etan, emakumeenganako indarkeria erakusten duen pelikula proiektatuko da, eta hizketarako tartea izango da ondoren.

Tailerrak, haur eta helduentzat 
Bestalde, bi tailer prestatu dira asteburu honetarako. Gaur, arratsaldeko 18:30etatik 18:00e­­tara, murala egiteko aukera izango dute 4 eta 12 urte arteko umeek, kultur etxean, Xaguxar aisialdi taldeak antolatuta. 
Bihar, berriz, helduagoen­tzako txanda izango da; Gazte Asanbladak antolatuta, Mas­ku­linitate berriak tailerra izango da, 18:00etan Zipotzan.

Pelikula asteartean, eta ekitaldia, asteazkenean
Astean zehar ere izango dira eki­taldiak. Asteartean, Indar­ke­riaren aurkako matazak bi­de­oa proiektatuko dute, 18:00e­tan kultur etxean, Harituz emakumeen elkarteak antolatuta. 
Egun nagusia, berriz, azaroaren 25a izango da. Arra­tsal­deko 17:00etan ekitaldia egingo da Foru Plazan; eraildako emakume bakoitzagatik pa­tuko bat jarriko da. Gero, 17:30etan, hi­tzaldia izango da uda­letxean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!