Bihotz-birika larrialdien formakuntzarako, hiru talde osatuta

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 21a, 01:00

Osatu dute aurreneko taldea, bihotz-birika larrialdietarako formakuntza jasotzeko. Aste honetan izango dira lehenengo bi formakuntza saioak, Ereñotzuko Auzo Etxean: astelehenean eta asteartean, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara. Goizeko taldeak, berriz, abenduaren 15ean eta 16an izango ditu saioak, 10:00etatik 12:00etara; eta larunbatekoak, abenduaren 19an, 09:30etatik 13:30etara. Interesa duenak, Auzo Udalera deitu behar du, izena emateko: 943 55 10 00. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!