Aurreko asteburuan bukatu ziren emanaldiak, Udazken Kulturalaren barruan, baina zenbait zita jarrita dauzkate oraindik. Eta horietan aurrenekoa, gaur bertan izango da. Irristaketa saioa prestatu dute, Ereñotzuko frontoian.
Beraz, gurpil gainean pasako dute arratsaldea auzotarrek. Eta ez bakarrik patinetan; bakoitza nahi duenarekin ibili daiteke: patineteak, motoak...
Nobedadea, monitore bat ere egongo dela bertan
Arratsaldeko 17:00etan jarri dute zita, frontoian bertan, eta aurreneko ordubetean, irristaketa librean arituko dira, bakoitza bere tramankuluarekin.
18:00etatik aurrera, ordea, nobedade bat izango da. Monitore bat egongo da bertan, nahi duten guztiei erakutsi eta laguntzeko. Dena den, tarte horretan solik patinetan ibiltzeko aukera izango da.
Babesak eramateko deia
Joan nahi duten guztiei, Auzo Udalak gogorarazi die babesak eraman behar dituztela: kaskoa, belaunetakoak, ukalondokoak eta eskumuturrekoak.
Datorren igandean, mendi irteera
Hurrengo zita, berriz, datorren igandean daukate ereñotzuarrek; hilabeteko azkeneko igandean, hain zuzen ere. Mendi irteera egingo dute, eta goiz osoa emango dute, ibilbide bat osatzen. Urrian egin zuten irteeran, Urruzuno eta Igerola aldera joan ziren.