Kantu bazkaria antolatu dute bihar Xalaparta elkartean. 60 lagunetik gora eman dute izena, eta elkartetik jakinarazi nahi dute 14:15etan hasiko dela bazkaria. Liburuxkak bertan banatuko dira, eta Imanol Kamiok eta Aitor Atxegak zuzenduko dute kantu saioa.