Azaroko azken astean merkatariei zuzendutako ziklo bat antolatu du Beterriko Merkataritza Bulegoak. Bertan, sektore ezberdinetan ematen ari diren joerak eta berrikuntzak aztertuko dituzte. Zehazki, landuko dituzte elikadura/nutrizioa, estetika/kosmetika eta textilari zuzendutakoak. Egun bakoitzean landuko diren gaiek, formatu bera izango dute: balioa emango duen txarla bat; Hernanin berritasun horiek non aurkitu aztertuko dute; eta ekintza gehigarriak landuko dituzte.
‘Black Friday’, ostiralean
Ostiralean berriz, Personal Shoper batek hitzaldi bat eskainiko du eta denden arropa eskaintzarekin osatuko da ekitaldia, desfile moduko batekin. Gainera, egun osoan zehar, mundu osora zabaltzen ari den Black Friday ere ospatuko da Hernanin. Deskontuei lotutako eguna izaten da, eta denda askok hartuko dute parte %20ko deskontua egiteko ekimenean. Horrez gain, dendek adostu dute egun horretan dendak apaintzea eta gaueko 22:00ak arte irekitzea; batukada ere izango da.