«1.351,06 euro bildu ditugu, eskerrik asko guztioi»

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 20a, 01:00

Saharako errefuxiatu kanpa­men­du­e­tan une latzak ari dira bizitzen, sufritu dituzten uholdeen eraginez. Dirua bildu eta laguntza emateko asmoz, ekitaldi bat antolatu zuten joan den azaroaren 7an: jaima bat ja­rri­ zuten, Saharako eta ber­tako jakiekin; eta egutegiak eta loteria ere jarri zituzten salgai. Bestalde, kontu korronte bat  ere ireki zuten, dirua biltzeko. 

Eskerrak, parte hartzaile guztiei
Hernaniko Sahararen aldeko lagunek eskerrak eman nahi dizkiete parte hartu zuten guztiei, eta baita tabernariei ere, salmentan jartzeko eman zituzten jakiengatik. Azaldu dutenez, saldutako produktuekin eta jendeak emandako diruarekin 1.351,06 euro atera dituzte: «To­losaldean Saha­ra­rekin GKEn sartu dugu dirua, eta hauek Banque Nationale D’Ale­geriara bidaliko dute, 00100411031000001773 kontu korrontera. Guk ezin izan genuen dirua zuzenean bidali, kontu korronte batetik egin behar baitzen, eta horrela egitea erabaki genuen». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!