Gaztetxoentzako proposamen berri bat egin du Mendiriz Mendik: igandean irteera antolatu du Zerain eta Aizpeako meategira. Goizeko 08:30etan aterako dira Atsegindegitik, eta prezioa 2 eurokoa da gazteentzat eta 6 eurokoa helduentzat. Izena emateko aukera gaur eta bihar izango da, elkarteko bulegoan.