santa Zezilia da musikarien patroia, eta Hernanin urtero izaten dira honen omenezko kontzertu eta emanaldiak. Gaur eta bihar esaterako, Hernani Musika Eskolako ikasleen txanda izango da. Musikalean ekimenaren bueltan, herriko kaleak musika doinuz girotuko dituzte gaur, 17:00etan hasita. Bihar berriz, Santa Zezilia eguneko kontzertua emango dute, Biterin, 18:30etan. Diplomen banaketa ere egingo dute, ikasleen artean.