Apirilean hasi zuen Udalak Hernani Erabaki prozesu partehartzailea, herritarren behar eta proposamenak jasotzeko asmoz. Helburu nagusia, bat zen: herritarrek erabakitzea zertarako erabili nahi dituzten 2016ko Udal Aurrekontuko 500.000 euro. Prozesuak fase ezberdinak izan ditu, eta orain egun gutxi bukatu da azkenekoa: herritarrek aukeratu dituzte 10 proposamen definitiboak.
Aurkezpena, gaur
Azken emaitza horien berri emateko asmoz, eta parte hartze prozesuaren balorazioa egiteko, aurkezpena egingo du gaur Udalak. Udaletxeko areto nagusian izango da, 19:00etan, eta parte hartze prozua antolatu duten eragile guztiak izango dira bertan. Prozesuan parte hartu duten edo-eta interesa duten herritarrak gonbidatu dituzte gaurko aurkezpenera.