Lizeagako Gibelalde auzo elkarteak Zaharren egoitzako eta Eguneko Zentroko aiton-amonei omenaldi moduko bat egin zien igandean. Arratsaldean merienda eder batekin hasi zuten, ijito beso ederra janez. Eta ondoren, barreak izan ziren nagusi, antzerkiarekin. Hirugarren pisuan inprobisatu zuten eszenatokia, eta umorea izan zen nagusi. Eta errematea Andoni Tolosa ‘Morau’k eman zion, musika emanaldiarekin. Gibelaldek azaldu zuen, askotan ez garela gogoratzen egoitzan daudenekin eta beraientzat ere, antolatu daitezkeela ekintzak.