Abenduaren 3a egun haundia da euskaltzale guztientzat: Euskararen Eguna. Hernanin, Euskara ari du taldeak astebeteko egitaraua antolatu du aurten ere, euskera herritarrei gerturatzeko asmoarekin, eta herritarrek euskaraz aritzeko konpromisoa eta ohitura hartu dezaten.
Euskeraren festa azaroaren 28tik abenduaren 4ra antolatu dute, eta hainbat ekitaldi izango dira: filmak, erakusketa, irakurraldiak, mintzodromoa... Azken hau Udal Euskaltegiak antolatu du, eta abenduaren 2an izango da. Joan den urtean 150 pertsona aritu ziren giro ederrean, euskeraz, eta aurten ere, herritarrak animatu nahi dituzte parte hartzera: euskera ikasleak, herritar euskaldunak, ikasleak... Euskaldun zaharrak ariko dira dinamizatzaile eta laguntzaile lanetan.
Aurtengo edizioa ere, goiz eta arratsalde izango da; kasu honetan ordea, Biterin egingo dute, Atsegindegi leku hotza baita urte garai honetan.
Parte hartu nahi dutenek igandera bitartean dute izena emateko aukera: Udal Euskaltegian, 943 33 18 96 telefonoan edo euskaltegi@hernani.eus helbidean.