Santboiana talde haundiaren bisita izango du Hernanik, igandean

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 19a, 01:00

astebeteko atsedenaldiaren ostean, talde haundi baten bisita jasoko du Hernanik, igan­dean, Landaren: Sant­bo­i­a­na. Joan den urtean ligarako borrokan ibili zen; eta aurten ere, ez da urruti ibiliko talde katalana. Momentuz seigarren dijoaz sailkapenean, bai­na partidu bat gutxiago dute. 
Hernanik alde du Landare trikoloreen fuerte izaten ari dela denboraldi honetan, eta talde onenak ere, zailtasunak ari direla izaten Landaren duten jokoa erakusteko. Par­tidua igandean, 12:00etan. 

Euskarians nagusi, Genuaren entsaio eta guzti

Euskarians eta Txileren arteko partidua jokatu zen astearte iluntzean, Anoetan. Euskal taldea nagusi izan zen partidu hasieratik, eta joko on horretan izan zuten zerikusia Her­naniko lau jokalarik: Jon Insausti, Iñaki Otxotorena, Oier Garmendia eta Igor Genuak. Azken honek egin zuen gainera, euskal taldearen laugarren entsaioa. 31-14 irabazi zuten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!