Ojuel eta Lizeaga, azpitxapeldun

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 18a, 01:00

Donosti Gain torneoko finala jokatu zuten asteburuan Paul Ojuel eta Markel Lizeagak. Eneko Yoldi eta Ander Imaz aurkariak gehiago izan ziren finalean, eta 22-13 galdu zuen bikote hernaniarrak. Aur­ka­riak partidu hasieratik nagusitu ziren: Imaz atzelariak agindu zuen peloteoan, eta partiduko tantu dotoreenak Ojuelenak izan baziren ere, Yoldiren segurtasuna nagusi izan zen. Denboraldi ho­netan pelotari hernaniarrek joka­tzen duten 13garren finala izan zen asteburukoa.
Hernaniko gainerako pelotariek ere, ez zituzten nahi be­zain emaitza onak lortu: 3 garaipen eta 10 porrot da as­teburuak utzitako balantzea.

Asteburuko emaitzak alebinak:
Mattin Arluziaga 1-Intza 2
Orkatz Artola 0-Añorga 2
Oier Garaiar 1-Oiarpe 2
Iker Egaña 0-Azkoitia 2
Infantilak:
Oiarpe 2-Unax Uitzi 1
Eple 0-Jagoba Garmendia 2
Allerru 0-Axel Martin 2
Anartz Oiartzabal 2-Zumaia 0
Mikel Lasa 1-Oiarpe 2
Aratz Tejedor 1-Ilunpe 2
Añorga 2-Xabier Apaolaza 0
Kadeteak:
Urnieta 22/Larrañaga-Salabe­rria 11
Seniorrak:
Arrieta - Aizpitarte 15/Pagazpe 22

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!