Elkarteetako loteria, salgai

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 18a, 01:00

Gabonak ari dira gerturatzen, eta urteroko ohiturari hutsik egin gabe, herriko talde eta elkarte ezberdinek salgai dute Gabonetako loteria. Elur Txoriko kideek batzarkideei eskatu behar diete; errugbi elkartekoa salgai dago Zintzarri, Kixkal, Rioja, Rufino, Bukoi, Pineda, On Bit, Antziola okindegia eta Landaren; alderdi sozialistaren loteria erosi nahi duenak Elkano kaleko lokalean du eskuragarri; EAJrena eskuratu nahi duenak berriz, gaur eta asteazkenetan eskuratu daiteke Batzokian, 18:00-19:00 ordutegian; atletismo taldeak ere jarri du salgai Conde kioskoan, Gunea garagardotegian eta atletismo taldeko lokalean; Txantxangorrikoa eskuratzeko aukera elkartean bertan dago, 09:00-11:00 ordutegian; Goiz Eguzkiko loteria astelehen, asteazken eta ostiraletan erosi daiteke, Goiz Eguzkin, 16:00-18:00 ordutegian; CD Hernanikoa Rioja eta Zubipeko tabernan, eta jokalari ba­koi­tzari eskatuta lortu daiteke; Odol Emaileena, Portalondon; eta Do­berakoa, Larramendiko egoitzan, Kiden Arriatzu Barazkiak eta Dorronsoron. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!