Bi plan: Mexikori buruzko hitzaldia eta bertso afaria

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 18a, 01:00

Gazteentzako plangintza po­lita antolatzeko konpro­mi­soa hartu zuen Sutu Hernanik uda bukaeran, eta ordutik la­nean ari dira, ekitaldi ez­berdinak proposatuz. Hurren­go hiru hitzordu garran­tzi­tsuak aste­beteren buruan izan­go dira: hitzaldia, Bizila­gunak ekime­naren bueltan an­tol­atutako eguna eta bertso afaria.  
Ostiralean Mexikori bu­ruzko hitzaldia antolatu dute gazte­txean. Bi emakume me­xikarrek emango dute hi­tzal­dia; eta baita ere, bertan ibilia den lagun ba­tek. Me­xikoko iraultza, erresis­ten­tzia eta emakumeen hilke­ten inguruan ariko dira. Hitzal­dia 19:00etan hasiko da Gaz­te­txean, eta interesa duten he­rri­tar guztiak animatu dituzte en­tzu­tera. Gainera, me­xi­koko ja­na­ria dastatzeko aukera izango da.

Bizilagunak, igandean
SOS Arrazakeriak eta AMHERek antolatutako Bizilagunak eki­me­narekin ere, bat egin dute Sutu Hernaniko kideak. Igandean 11 bazkari egingo dira gazteen artean. Eguerdiko  12:00­etan egin dute zita Plaza Be­rrin, elkartu, eta bazkaltzera joan au­rretik elkarrekin topa egiteko. Bazkalostean berriz, festa an­tolatu dute Gaztetxean; 16:00­etatik aurrera, elkar eza­gutu, tea hartu, kontaktuak eman eta harremanak sen­do­tzen hasteko.
Bertso afariko sarrerak, salgai
Datorren larunbatean berriz, hilaren 28an, bertso afaria antolatu dute Agin Laburu eta Beñat Gaztelumendirekin. Ilun­tzeko 19:00etan trikipoteoa  antolatu dute Garinen. Bertso afaria berriz, 21:00etan izango da Gaztetxean.
Bertso afarirako sarrerak salgai daude Garin, Aker, Tripontzi eta Onddin; 15 euro ordaindu behar dute helduek eta 12 euro adin txikikoek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!