Urrezko hiru puntu, etxera

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 18a, 01:00

Berriro ere garaipenen bidetik jotzeko prest dagoela erakutsi du Mundarrok asteburuan, Vasconiari 1 eta 2koarekin irabazita. Partidurik galdu gabeko arerioa zen, baina astigartarrak finago ibili ziren defentsan elkarrekin arituta, eta, baloia berreskuratu ahala, kontraeraso onak bideratuz. Guti eta Gomezek sartu zituzten golak, eta 14 punturekin daude orain sailkapenean, datorren asteburuko arerioa bezalaxe; Hernani, hain zuzen ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!