Igandean Biolin Magikoa haurrentzako antzezlana ikusi ahal izango da, 17:30etan, kultur etxean. Bi lapur maitagarriren abenturak kontatuko dira, eta biolin-joleak zuzenean joko du hainbat estilotako musika: Mozart, Beethoven, Paganini, Sarasate, Eskoziako parranderoena, gondoleroena, Errumaniako ijitoena... Sarrerak salgai daude 2,5 eurotan: www.astigarraga.eus.