Astigarragako Herri Eskolako ikasleak Santo Tomas eguna prestatzeko lanetan murgilduta dabiltza. Abenduaren 12an egingo da festa herrian, eta baita eskolan ere. Hori horrela, 3 urteko umeak hasi dira, dagoeneko, eguna apaintzeko txorimaloa prestatzen. Aurtengo txerritxoaren izena pentsatzea besterik ez dute falta!