Urriaren 24ko ez ohiko Plenoan gertatutakoaren harira, mozioa aurkeztuko du EH Bilduk larunbatean.
«Alkateak ez zuen azken puntuan galderarik egiten utzi. Legeak ez du horretara behartzen, baina aurreko legealdian, pleno guztietan galderak, kritikak eta eskaerak egiteko aukera bermatzen zen». Era berean, gogorarazi du «Udal Gobernu Talde berriaren aurreneko osoko bilkuran herritar batek hitza eskatu, eta hasieran ukatu» zitzaiola, nahiz eta EAJk erabakia zuzendu behar izan zuen, «partehartze arautegiak hala agintzen baitu».
EH Bilduren ustez, «larria da oposizioko kideei galderak edo proposamenak egiteko aukera eragoztea. Plenoa herrian dugun eztabaida politikorako foro nagusietakoa da eta bertan eztabaida mugatu nahi izatea, partehartzea eta gardentasunaren aurka doan neurria da».